189. zk., 2022ko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4249
EBAZPENA, 2022ko irailaren 16koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako presidentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduketa-eremuetan prestakuntza jasotzeko beken deialdia.
Lehiaren Euskal Agintaritzako presidentearen 2022ko ekainaren 28ko Ebazpenaren bidez argitaratu ziren Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduketa-eremuetan prestakuntza jasotzeko beken oinarriak eta deialdia. Ebazpena 2022ko uztailaren 20ko EHAAn argitaratu zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean, beka eskatu zuen pertsona bakarrak eskaerari uko egin zion.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eskabideari uko egin zaiola adieraztea, jarraian azaltzen den arrazoia dela medio: ***3312** interesdunak eskatuta.
Bigarrena.– Hutsik uztea Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduketa-eremuetan prestakuntza jasotzeko beken 2022ko ekainaren 28ko deialdia, ez baita aurkeztu ezarritako baldintzak betetzen dituen eskabiderik.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lehiaren Euskal Agintaritzako presidenteari, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bilbao, 2022ko irailaren 19a.
Lehiaren Euskal Agintaritzako presidentea,
ALBA URRESOLA CLAVERO.