189. zk., 2022ko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4246
81/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Euskadin arkitektura eta hirigintza ikertu, sustatu eta zabaltzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmenaren luzapen hori, eta dagokion publizitatea emateko asmoz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenaren luzapenaren testua, Euskadin arkitektura eta hirigintza ikertu, sustatu eta zabaltzeko. Ebazpen honen eranskin gisa agertzen dena.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 27a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 27KO 81/2022 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILAREN ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ARTEAN 2018AN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN LUZAPENA, EUSKADIKO ARKITEKTURAREN ETA HIRIGINTZAREN AZTERKETA, SUSTAPENA ETA ZABALKUNDEA SUSTATZEKO
Vitoria-Gasteizen, 2022ko ekainaren 18an.
Alde batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.
Beste aldetik, Eva Ferreira Garcia andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.
AGERTZEN DIRA:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 14an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako gaitua.
Eta bigarrena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea denez, haren ordezkari gisa, urtarrilaren 19ko 10/2021 Dekretuaren bidez (2021eko urtarrilaren 25eko EHAA, 17. zk.) egintza honetarako baimendua, eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendu Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (2009ko maiatzaren 26ko EHAA, 98. zk.).
Bi aldeek luzapen-akordio hau emateko legezko gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri.
AZALTZEN DUTE:
Lehenengoa.– 2018ko ekainaren 18an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskadin arkitekturaren eta hirigintzaren azterketa, sustapena eta hedapena sustatzeko.
Bigarrena.– Hitzarmenaren hamaikagarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, klausula horrek adierazten zuen, halaber, aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki ahal izango zutela hitzarmena luzatzea, lau urte gehiagoz luzatzeko edo azkentzeko.
Hirugarrena.– Orain arte alderdien artean lortutako lankidetzaren eta koordinazioaren gogobetetze-maila handia dela eta, horrekin jarraitzeko, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2018ko ekainaren 18an sinatutako hitzarmena luzatzea, hitzarmenean jasotako helburu guztiak betetzeko.
Arestian azaldutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak
ADOSTEN DUTE:
4 urtez luzatzea (2026ko ekainaren 18ra arte) 2018ko ekainaren 18an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Euskadin arkitekturaren eta hirigintzaren azterketa, sustapena eta hedapena sustatzeko sinatutako hitzarmena.
Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,
EVA FERREIRA GARCÍA.