Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2022ko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4245

EBAZPENA, 2022ko irailaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Rikardo Mínguez Gabiña jaunak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 13ko ebazpenak (2022ko maiatzaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Rikardo Mínguez Gabiña jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***4737**. Kodea: PLC8L1-D00136-1. Jakintza arloa: Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa. Saila: Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Produktuaren Bizi Zikloa», «Ingeniaritzako Grafikoak» eta «Ingeniaritzako Grafikoetan Sakontzea».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko irailaren 27a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala