189. zk., 2022ko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4243
EBAZPENA, 2022ko irailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ana Abad Díaz de Cerio andreak gainditu egin duela 2021eko abenduaren 16ko Ebazpenak (2022ko urtarrilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Mikrobiologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Ana Abad Díaz de Cerio Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7070**. Kodea: AGC8L1 – D00093-11. Jakintza arloa: Mikrobiologia. Saila: Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Mikroorganismoak eta Industria Ekoizpena».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko irailaren 23a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.