188. zk., 2022ko irailaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (7876 KB - 504 orri.)
- EPUB (25582 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4239
1531/2022 EBAZPENA, irailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebazten diren eta behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ezohiko deialdiaren esparruan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lan egiten duten lizentziadun sanitarioen, diplomadun sanitarioen eta langile ez-sanitarioen eta lanbide-heziketako profesional sanitarioen lanbide-garapena arautzen duten azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuaren, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen du Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari dagokiola langileak mailetan kokatzeko ebaluazio-prozesuaren deialdia egitea.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren bidez, arautu egin ziren Osakidetzaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalei lanbide-garapenaren maila esleitzeko ezohiko deialdiaren baldintzak, eskaerak eta prozedura.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abuztuaren 12ko 693/2022 Ebazpenak agintzen du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ezohiko deialdiaren esparruan.
Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariordearen –ordezko gisa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria ez dagoelako– 2022ko abuztuaren 22ko 704/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abuztuaren 12ko 693/2022 Ebazpenean ezarritako epea handitu zen; hori atzemandako oker materialagatik zuzendu zen 702/2022 Ebazpenaren bidez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1208/2022 Ebazpenaren 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ezohiko deialdian bertan ezarritako epean egindako erreklamazioak ebatzi ondoren, eta 1208/2022 Ebazpenaren 2.2 artikuluan ezarritako ofiziozko eskaerak egin ondoren, bidezkoa da onartzea lanbide-garapeneko mailen behin betiko esleipena.
Aurreko guztiagatik, eta emandako ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian parte hartu duten Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko mailen behin betiko esleipena onartzea, Ebazpen honen eranskinetan jasotako zerrendaren arabera:
I. eranskina: Lanbide-garapeneko I. maila aitortua duten profesionalen behin betiko zerrenda.
II. eranskina: Lanbide-garapeneko II. maila aitortua duten profesionalen behin betiko zerrenda.
III. eranskina: Lanbide-garapeneko III. maila aitortua duten profesionalen behin betiko zerrenda.
IV. eranskina: Lanbide-garapeneko IV. maila aitortua duten profesionalen behin betiko zerrenda.
Bigarrena.– Aitortutako maila bakoitzaren ordainsari-ondorioen data kasu bakoitzari dagokiona izango da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Interesdunak esleitu zaion garapen profesionaleko maila kontsultatu ahal izango du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren garapen profesionaleko aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.