Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2022ko irailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4231

EBAZPENA 2022ko irailaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena. Horren bidez, 2022. urterako, lehentasunez langabeei zuzenduta dauden enplegu-nitxo berrien esparruko lanbide-gaitasunei buruzko prestakuntza-ekintzetarako dirulaguntzen deialdirako ebaluazio-batzordearen osaera jakinarazi zen, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Lehentasunez langabeei zuzenduta dauden enplegu-nitxo berrien esparruko prestakuntza-ekintzak diruz laguntzeko deialdiaren 7. artikuluak (EHAA, 2022-08-29) prozedura eta ebazpena arautzen ditu, eta bere 3. apartatuan ezartzen du, eskaerak aztertze eta ebaluatze aldera, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela.

Batzorde hori honako lanpostu hauek osatuko dute, eta, horiek ez badaude, haien ordezkoek:

– Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

– Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzuko arduraduna.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzuko teknikari-profila duten bi pertsona, berariaz izendatuak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza adierazteko zein botoa emateko eskubidea izango du.

Deialdiaren 7. artikuluan aipatutakoaren arabera, ebaluazio-batzorde hori arduratuko da behin-behineko ebazpen-proposamena egiteaz.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluak adierazten du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela dirulaguntza emateko proposamena egingo duten organoen osaera.

Azaldutako guztia dela bide, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea Ebazpen honetan aipatzen den deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera:

Batzordeburua:

– Juan Carlos Ibarrola Sáenz de Ugarte, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

Idazkaria:

– Laura Lapeyra Lasa, Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzuko teknikaria.

Batzordekide titularrak:

– M.ª Carmen Vea-Murguía Basterra, Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzuko arduraduna.

– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzuko teknikaria.

Ordezko batzordekideak:

– Amaia Alonso Bikuña, Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzuko teknikaria.

– Veneranda Andrés Andrés, Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzuko teknikaria.

Ebaluazio-batzordea behar bezala eratuta dagoela esango da batzordeburua eta idazkaria bertaratzen direnean (edo, hala badagokio, haien ordezkoak), eta gutxienez, kideen erdia bertaratzen denean.

Batzordeburua ez bada bertaratzen, batzordearen burua batzordekideetako bat izango da, goian zerrendatutako hurrenkeraren arabera.

Idazkaria bertaratzen ez bada, bere eginkizunak batzordekideetako batek beteko ditu, goian zerrendatutako alderantzizko hurrenkeraren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 8a.

Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.


Azterketa dokumentala