Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2022ko irailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4230

AGINDUA, 2022ko irailaren 21ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko abuztuaren 18ko Agindua, Lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioentzat: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko abuztuaren 18ko Aginduaren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioentzat: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.

Akats bat aurkitu da I. eranskinean (eskainitako lanpostu hutsen zerrenda). Hori dela eta, aldatu beharra dago I. eranskin hori, honako lanpostu hauek kenduz, funtzionario titularrek betetzen baitituzte. Sortzen diren erresultei eutsi egingo zaie Horrela, hurrenkera-zenbakia erresulta-zerrendan jasota dagoela ulertu behar da, eta, beraz, hura eskatu duten funtzionarioek erresulta gisara eskatu dutela joko da:

Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala – 580056/17 – Prozesu eta Administrazio Izapidetzea – Donostia – Gipuzkoa.

Dekanotza: Gobernu-Bulegoa eta Gainerako Zerbitzu Orokorrak – Prozesu eta Administrazio Izapidetzea – Bilbao.

Halaber, akats bat aurkitu da agindu horren testuan: Laugarren Oinarrian, azken paragrafoan, 6. puntua gehitu behar da; honela idatzita geratuko da:

6.– Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, aukera egongo da lehiaketan parte hartzeari uko egiteko, behin-behineko ebazpenari alegazioak aurkezteko epea amaitu baino lehen, Lehen Oinarriaren 7. puntuan adierazitakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 21a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala