Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2022ko irailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4227

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak 2022ko uztailaren 5ean kontsumo arloko SAN-01A001-81-2022 zehapen-espedientea ebazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horren arabera, jakinarazten da 2022ko uztailaren 05ean SAN-01A001-81-2022 zehapen-prozeduraren ebazpena bidali zaiola 16270946X NANa daukan pertsonari.

Espedientearen deskribapena:

Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.5.b artikulua.

Arau-haustearen deskribapena: ikuskapena errazteari aurre edo uko egitea, edo ikuskapena eragoztea.

Ezarritako zehapena: 300 euro.

Legezko oharrak: ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren aurrean ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

Halaber, zehapena honela ordaindu behar du:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epealdia epealdi orokorra baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epealdia errekurtsoa jartzeko epealdia amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan xedatzen duenaren arabera egingo da.

Ordainketan zigortuaren izena (16270946X) eta espedientearen zenbakia (SAN-01A001-81-2022) agertu behar dira, eta aipatu behar da espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.

Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 20a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala