Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2022ko irailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4225

IRAGARKIA, Arabako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasun sailburuordearen 2022ko uztailaren 20ko ebazpen bat jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren 2022ko martxoaren 21eko ebazpen baten aurka jarritako A 1900 2021 COVID zehapen-espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

2022ko uztailaren 20an Osasun sailburuordeak ebazpen baten bidez ezetsi egin zuen COVID-19 birusaren kontrako neurrien arloko arau-hauste bategatik 100 euroko isuna ezarri zion Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpenaren kontra interesdunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

16282129S NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena, eta horregatik iragarki hau argitaratzen da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik bi hilabete pasatu baino lehen. Nolanahi ere, interesdunak egoki deritzon beste edozein errekurtso ere aurkez dezake. Espedientea aztergai dago Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Ohartarazten da isun-zehapenaren zenbatekoa honako epealdi honetan ordaindu behar dela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte; jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren ondoko hilaren 5era arte edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).

Aipatutako borondatezko epealdian isuna ordaindu ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta bidezko errekarguak aplikatuko dira.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezartzen duenaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak, epealdiak zenbatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 19a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala