Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2022ko irailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4215

EBAZPENA, 2022ko irailaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ane Miren García Romero andreak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 13ko ebazpenak (2022ko maiatzaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Ane Miren García Romero andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3487**. Kodea: PLC8L1-D00151-1. Jakintza arloa: Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza. Saila: Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelera). Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Aleazio Metalikak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko irailaren 22a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala