187. zk., 2022ko irailaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4214
EBAZPENA, 2022ko irailaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ander de la Fuente Arana jaunak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 18ko ebazpenak (2022ko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Arkitektura Konposizioa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Ander de la Fuente Arana Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***1224**. Kodea: AGC8L1 – D00137-16. Jakintza arloa: Arkitektura Konposizioa. Saila: Arkitektura. Ikastegia: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Artearen eta Arkitekturaren Teoria eta Historia II», «Artearen eta Arkitekturaren Teoria eta Historia III» eta «Ondasunari Buruzko Aurretiko Analisiak. Ondarearen Kontserbazioa: Lan Metodologia»
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko irailaren 22a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.