Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2022ko irailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4210

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, espedienteen instruktoreak eman dituen ebazpenen proposamenak jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, ezin izan diegu ohiko moduan jakinarazi ebazpenen proposamenak. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak hamabost eguneko epea du jakinarazpen honen biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioak aurkezteko, halaber, Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza honetan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia) gordailuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2022ko irailaren 7a.

Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala