185. zk., 2022ko irailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4177
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 221/2022 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
221/2022 prozedura laburtua, 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez deitutako (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduketa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 11ko Ebazpena da, errekurtsogileak 2022ko urtarrilaren 13ko Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena. Akordio horren bitartez hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez duten lanpostuei dagokion gaindituen behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtu zen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2022ko irailaren 8a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.