185. zk., 2022ko irailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4169
EBAZPENA, 2022ko irailaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Jesús Ángel Pérez Dasilva jaunak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 13ko ebazpenak (2022ko maiatzaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Kazetaritza» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Jesús Ángel Pérez Dasilva jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***5861**. Kodea: PLC8L1 – D00336-2. Jakintza arloa: Kazetaritza. Saila: Kazetaritza. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Web Edukien Idazkera eta Sorkuntza».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko irailaren 14a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.