185. zk., 2022ko irailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4168
EBAZPENA, 2022ko irailaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-03-21eko EAO eta 2022-04-01ko EHAA).
2022ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez (2022-03-21eko EAO eta 2022-04-01eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EAO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Francisco Javier Goicolea Julián (NAN: ***7367**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1 – D00351-20. Jakintza arloa: «Erdi Aroaren Historia». Saila: Filologia eta Historia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: Osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Erdi Aroaren Historia II. Europa Feudala» eta «Behe Erdi Artearen Historia».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2022ko irailaren 14a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.