185. zk., 2022ko irailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4165
412/2022 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Alicia Echevarría Lopez andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitatean kokatuta dagoen Administrazio Taldeko Buruaren kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Otsailaren 27ko 63/2017 Ebazpenaren bidez, Maria Alicia Echevarría Lopez andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitatean kokatuta dagoen Administrazio Taldeko Buru izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Maria Alicia Echevarría Lopez andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitatean kokatuta dagoen Administrazio Taldeko Buruaren kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko maiatzaren 7tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2022ko uztailaren 26a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.