185. zk., 2022ko irailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
4163
AGINDUA, 2022ko irailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Francisco Javier Balerdi Iraola jauna Hezkuntza Ikuskaritzako Ikuskatzaile Zentral kargutik kentzea xedatzen duena.
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urtarrilaren 12ko Aginduaren bidez (2021eko otsailaren 5eko EHAA), Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena (2020ko abenduaren 15eko EHAA), Francisco Javier Balerdi Iraola jauna Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskatzaile zentral izendatzea xedatu zen.
Urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duenak, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuak 10.6 artikuluan xedatzen duenez, ikuskatzaile zentralak zuzenean egongo dira ikuskatzaile nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskatzaile nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 47., 48. eta 50.4 c) artikuluetan xedatutakoaren arabera, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Francisco Javier Balerdi Iraola jauna Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentral kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2022ko irailaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.