Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2022ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4153

IRAGARKIA, 2022ko abuztuaren 8koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 132 kV-ko d/c ST Abadiano-ST Azpeitia 2 eta ST Ormaiztegi-ST Abadiano 1 linea elektrikoaren Arrasate TA transformazio-azpiestaziorako sarrera berrituko dela Arrasateko udalerrian.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan (2020-04-24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56.era (2013-12-27ko BOE) ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da instalazio hori, baita eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa ere:

Esp.: 20-AT-Y-2022-00057.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

– Kokalekua: Arrasateko udalerria.

– Aurrekontu osoa: 530.705,26 euro.

– Xedea: zirkuituen helduerak Arrasate TA-ra eta Arrasate TA-ren GIS posizio berrietara egokitzea eta Arrasateko inguruan dagoen sarearen maniobragarritasuna eta ustiapena hobetzea.

– Jarduketaren funtsezko ezaugarriak: egungo 132 kV-ko linea elektrikoen (ST Abadiano-ST Azpeitia 2 eta ST Ormaiztegi-ST Abadiano 1 zirkuitu bikoitza) bi zirkuituak, Arrasate TA-ra sartzekoak, lurrazpira igarotzea.

– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

Onura publikoaren deklarazioa, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen dira.

Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 1. solairua, Donostia / San Sebastian), Elgoibarko Udalean edo webgune honetan: https://www.euskadi.eus/informacion-publica-de-proyectos-sobre-minas-y-energia/web01-a2energi/es/. Egoki iritzitako alegazioak bi aletan aurkeztu beharko dira Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza honetan, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastian, 2022ko abuztuaren 8a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala