Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2022ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4152

IRAGARKIA, hainbat ibilgailu dauden lekutik eramateko errekerimenduak jakinarazten dituena.

Errekerimendu horiek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da urriaren 1eko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Errekerimendu honekin batera beste ohartarazpen hauek ere egiten dira:

Lehenengoa.– Zerrendatzen diren ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailuak dauden lekutik eraman behar dituzue hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen duelako Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen (Testu Bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) 106. artikuluak 1. ataleko a) idatz-zatian eta atal horretako azken tartekian ere.

Bigarrena.– Jakinarazten dizuegu Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizuekeela.

Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailuak eraman ezean, ibilgailuen Tratamendurako Zentro Baimendu batera eramango dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen diren interesatuek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du indarra.

Donostia/San Sebastián, 2022ko irailaren 12a.

Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala