Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2022ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4142

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko uztailaren 27koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2022ko ekitaldiko deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Ebazpena, 2022ko uztailaren 27koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2022ko ekitaldiko deialdia. Ebazpen hori 2022ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (151. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/3543 (3/2) orrialdean, ebazpenaren 4. artikuluan, 2. puntuan,

hau dio:

« 2.– Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen aginduaren 12.3 artikuluan zehazten da zer dokumentu aurkeztu behar duten entitate onuradunek. Artikulu horren k) eta I) ataletako dokumentuek 2022ko ekitaldiaren denbora-tartea hartuko dute. Emaitzetara bideratutako zentroaren ereduari zenbateraino egokitzen zaion ebaluatzeko, 2020ko ekitaldia hartuko da.»

baina hau esan behar du:

« 2.– Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen aginduaren 12.3 artikuluan zehazten da zer dokumentu aurkeztu behar duten entitate onuradunek. Artikulu horren k) eta I) ataletako dokumentuek 2022ko ekitaldiaren denbora-tartea hartuko dute. Emaitzetara bideratutako zentroaren ereduari zenbateraino egokitzen zaion ebaluatzeko, 2021eko ekitaldia hartuko da.»


Azterketa dokumentala