Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2022ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4140

EBAZPENA, 2022ko irailaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko uztailaren 20koa, zeinaren bidez erakunde edo enpresei esleitzen baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVII. (47) Hirigintza Ikastaroan (2021-2022) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo egintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko uztailaren 20ko Ebazpenean (2022ko abuztuaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 150. zk.). Ebazpen horren bidez, erakunde edo enpresei esleitzen zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVII. (47) Hirigintza Ikastaroan (2021-2022) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia». Hori dela eta, hutsak zuzentzen dira:

2022/3528 (1/2) orrialdean, hau dio:

«Lehenengoa.– Erakunde edo enpresa esleipendunen zerrenda onartzea eta praktikaldia egiteko dagokien ikasleak.

Alonsotegiko Udala, arkitektura: Leyre Vicente Romero ***1921** (Nota: 8,37).

Santurtziko Udala, arkitektura: Itxaso Molinero Aguirre ***7351** (Nota: 7,79).

Erandioko Udala, zuzenbidea: Juan Ramón Lopez Visitación ***3942** (Nota: 7,81).»

Baina hau esan behar du:

«Lehenengoa.– Erakunde edo enpresa esleipendunen zerrenda onartzea eta praktikaldia egiteko dagokien ikasleak.

Alonsotegiko Udala, arkitektura: Leyre Vicente Romero ***1921** (Nota: 8,37).

Leioako Udala, arkitektura: Itxaso Molinero Aguirre ***7351** (Nota: 7,79).

Santurtziko Udala, zuzenbidea: Juan Ramón Lopez Visitación ***3942** (Nota: 7,81).»

2022/3528 (1/2) orrialdean, hau dio:

«Bigarrena.– Erakunde edo enpresa esleipendunen ordezkoak izendatzea uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago eskatutako ikasleen eskaera kopuru nahikorik.

Aiarako Udala.

Amezketako Udala.

Errigoitiko Udala.

Durangoko Udala.

Leioako Udala.

Orduñako Udala.

Oioneko Udala.

Sopuertako Udala.

Pasaiako Udala.

Zaratamoko Udala.»

Baina hau esan behar du:

«Bigarrena.– Erakunde edo enpresa esleipendunen ordezkoak izendatzea uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago eskatutako ikasleen eskaera kopuru nahikorik.

Aiarako Udala.

Amezketako Udala.

Errigoitiko Udala.

Durangoko Udala.

Erandioko Udala.

Urduñako Udala.

Oiongo Udala.

Sopuertako Udala.

Pasaiako Udala.

Zaratamoko Udala.»

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 19a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala