184. zk., 2022ko irailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4133
1514/2022 EBAZPENA, irailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Marbella García Urbaneja andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen kargutik kentzen den.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 978/2017 Ebazpenaren bidez, Marbella García Urbaneja andrea izendatu zuten Debabarreneko ESIko zuzendari-gerente.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Marbella García Urbaneja andrea Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentearen kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko irailaren 6ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Debabarreneko ESIko jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 2a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.