183. zk., 2022ko irailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4122
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak hainbat espediente irekitzeko eman dituen ebazpen-proposamenak, lege hauetan ezarritakoa haustearekin lotuta: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (HSBL) eta Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Lege Organikoa (SPL).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, 39/2015 Legearen (urriaren 1ekoa, Herri Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesdunak 15 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, organo instrukzio-egilean, alegia, Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituen agiriak eta informazioak aurkezteko.
2.– Halaber, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango ditu, espedientearen zenbakia adieraziz gero. Horretarako, helbide honetara jo behar du: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2022ko uztailaren 22a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
AITOR LETE FANO.