183. zk., 2022ko irailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 3 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4119
EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baitira 2022. urtean publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, digitalizatzeko eta zabaltzeko jardueretarako dirulaguntzen deialdian emandako eta ukatutako dirulaguntzak.
2022ko ekainaren 17an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko ekainaren 8ko Agindua, publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 14. artikuluak dioenez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeak ebatziko du prozedura, eta emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Hortaz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea atxikitako eranskinetan Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko ekainaren 8ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak (I. eranskina), eta, halaber, ukatutako eskaerak (II. eranskina).
Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, jendeak horren berri izan dezan.
Interesdunek ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 22a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.