183. zk., 2022ko irailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 5 orri.)
- EPUB (407 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4117
EBAZPENA, 2022ko irailaren 8koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2022. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko abenduaren 9ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2022. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die garapen-lankidetzarako entitateei. Agindu hori 2021eko abenduaren 20an eman zen argitara EHAAn.
Agindu horren 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gazteriako zuzendariak, Balioespen Batzordearen proposamena ikusita, ebazpen bat emango du eta bertan agertuko da hautatu eta hautatu gabeko proiektu eta profil guztien zerrenda.
Agindu horren 8.1 artikuluan xedaturikoa betez, Balioespen Batzordearen proposamena ikusita, Gazteriako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2022. urteko ediziorako aurkezturiko proiektuak onartzen dituen ebazpena eman zuen 2022ko uztailaren 26an.
Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, Aginduaren 8.4 artikuluan xedaturikoari jarraituz, onartutako proiektuen zerrenda agertuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2022. urteko ediziorako onartutako proiektuen eta profilen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2022. urteko ediziorako aurkeztu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko garapen-lankidetzarako entitateek, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko abenduaren 9ko Aginduaren babespean (2021eko abenduaren 20ko EHAA).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 8a.
Gazteriako zuzendaria,
AGURTZANE LLANO CUADRADO.