180. zk., 2022ko irailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4065
IRAGARKIA, zeinaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste 4 merkataritza-sozietatek Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean sustaturiko 6/2021 espedientearen eta horren metatuen berri emateko izapidea jakinarazten baita.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste 4 merkataritza-sozietatek Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean sustaturiko 6/2021 espedientearen eta horren metatuen berri emateko izapidea aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin zen, baina, lortu ez zenez, iragarki hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Ondorio horietarako, interesdunak 10 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, aipaturiko jakinarazpena jasotzeko, zeina bere eskura baitago Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako Atea 15, 1. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Iragarki hau publiko egiten da, banakako jakinarazpena jaso behar duen interesdunak honen berri izan dezan.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 7a.
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,
JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.