179. zk., 2022ko irailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4054
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 195/2022-B prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
195/2022-B prozedura laburtua, Ertzaintzako funtzionario batek hasitakoa Epaimahai Kalifikatzailearen 2022ko maiatzaren 23ko Akordioren auka, zeinaren bitartez baztertu baitzitzaion 2021eko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren betearazpen eskalako komisariorde kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduratik.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2022ko abuztuaren 26a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.