Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2022ko irailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4052

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 25ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Usurbilgo geltokia eraikitzeko proiektuaren eguneratzeak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2022ko uztailaren 5eko Ebazpenaren bidez «Usurbilgo geltokia eraikitzeko proiektuaren eguneratzea» onetsi zen.

Eraikuntza proiektu honen helburua da Euskal Trenbide Sarea-ETSren Usurbilgo Geltokia modernizatzeko lanak zehazteko beharrezko dokumentazioa ematea.

Proiektuaren barruan bideak konponduko dira eta eraikin berria eraikiko da beste toki batean. Konponbide hori egokitzat jo da egungo egoeraren problematika aztertu ostean. Halaber, sarbideak erreformatuko dira eta geltokiaren ingurunea urbanizatuko da.

Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuan ondasun eta eskubide horiek xehatzen dira. Horretarako, desjabetzeen eranskinean lurzatien zerrenda eta planoak daude.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloko jarduerak betearazteko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Trenbide sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen, horien tarteen edo tren azpiegituraren beste elementu batzuen proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onesten direnean, onespenak berekin ekarriko du proiektua onura publikokoa edo gizarte-interesekoa dela, lursailak okupatu behar direla eta okupazioa presakoa dela deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetzeko.

Nolanahi ere, proiektua onesteak inplizituki berekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ezartzen dute ondasun eta eskubide horien xehetasunak azaltzen dituen zerrenda egin behar dela eta jendaurrean jarri behar dela, nahi dutenek alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzaten, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jendaurrean jartzea «Usurbilgo geltokia eraikitzeko proiektuaren eguneratzeak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea, 1 – Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Usurbilgo udaletxeko iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 25a.

Garraio azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala