179. zk., 2022ko irailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 4 orri.)
- EPUB (266 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4050
EBAZPENA, 2022ko irailaren 5ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 15eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, laguntzak ematen dira 2022-2024 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko eta 2022-2023 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako (2021eko urriaren 5eko EHAA, 199. zk.).
Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe gerora EHAAn laguntzen erakunde onuradunak eta eman zaizkien diru-kopuruak zein izan diren argitara ematea, publikotasun-ondorioetarako.
2022ko uztailaren 26an ebatzi zen deialdia, eta egun berean Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen erakunde onuradunak eta zein emandako diru-kopuruak, publikotasun-ondorioetarako. Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– 2022-2024 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak argitaratzea. Ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.
Bigarren artikulua.– 2022-2023 aldian ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea helburu duten ikerketa-proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak argitaratzea. Ebazpen honen 2. eranskinean ageri dira.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 5a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.