179. zk., 2022ko irailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (129 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BASAURIKO UDALA
4045
IRAGARKIA, Lehendakaritzaren 2022-08-09ko Ebazpenaren bidez onartutako aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzaren zuzenketa.
2022-08-19ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2022-08-09ko Lehendakaritzaren Ebazpenaren bidez onartutako Basauriko Udalaren Autonomia Pertsonalerako Bizilekua eta Laguntza Komunitarioa emateko Udal Zentroa erakunde autonomoaren aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren zuzenketa argitaratu zen. Honako hau xedatzen du:
Lehenengoa.– 2022ko maiatzaren 18ko Lehendakaritzaren Ebazpena, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2021eko ekitaldiko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa, zuzentzea eta aldatzea, honako preskripzio hauen arabera:
Ebazpen horren lehenengo puntuan,
honela dio:
«Etxe Maitia – Autonomia Pertsonalerako Komunitate eta Egoitza Laguntzarako Udal Zentroa erakunde autonomoaren Enplegu Publikoaren Eskaintza Publikoa onartzea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-prozesuak artikulatzen dituena. Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuaren babesean eskainitako plazak (2021eko abenduaren 31ko 251. zenbakiko BAOn argitaratuak) nahiz 20/2021 Legearen babesean eskaini beharrekotzat jo direnak barne hartzen ditu, honako xehetasun hauen arabera:
(Ikus .PDF)
hau esan behar du:

Bigarrena.– Ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.– Hartutako ebazpena langileen ordezkariei helaraztea.»
Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 24. artikulua betez argitaratzen da.
Basauri, 2022ko irailaren 8a.
Kontseilu Errektoreko lehendakaria,
MARÍA LARRINAGA ARTETXE.