Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2022ko irailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
4040

ZUZENKETA, 2019ko martxoaren 5eko Ebazpenarena, Osasun sailburuordearena; horren bidez, euskal osasun-sistemako ikuskaritzari eta erakunde-afiliazioari egiten zaizkien aipamenak bateratzeko jarraibideak ematen dira.

Abenduaren 23ko 217/2008 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzkoa da, eta 18.2.b) artikuluan ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada; eta testua argitaratzeko agindu duen organoak eskatuta.

Euskal osasun-sistemako ikuskaritzari eta erakunde-afiliazioari egiten zaizkien aipamenak bateratzeko jarraibideak ematen dituen Osasun sailburuordearen 2019ko martxoaren 5eko Ebazpeneko testuan mota horretako akatsen inguruan ohartarazi ostean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (74. zk., 2019ko apirilaren 16koa) argitaratua, zuzenketa egin da.

II.B 1.5 eranskinean, 2019/1921 (8/10) orrialdean, hau dioen lekuan:

«Organización Sanitaria Integrada Goierri-Urola Garaia / Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua / Goierri-Urola Garaia Integrated Health Organisation,»

Hau esan behar du:

«Organización Sanitaria Integrada Goierri-Alto Urola / Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua / Goierri-Urola Garaia Integrated Health Organisation,»


Azterketa dokumentala