177. zk., 2022ko irailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 3 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4022
IRAGARKIA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek emandako zenbait ebazpenen jakinarazpenei buruzkoa.
Honen bidez, ondorengo zerrendan azaltzen diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei jakinarazten zaie haien eskaerak ukatzeko edo artxibatzeko ebazpenak eman dituztela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek. Halaber, eskubidea ezeztatzeko prozedura hasteko ebazpenak eman dira, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 19. artikuluaren arabera.
Saiatu arren, aipatutako ebazpenak ezin izan dira jakinarazi banan-banan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Emandako artxibatzeko eta kontrako ebazpenak aurkara daitezke, dagokion doako laguntza juridikoaren batzordeko idazkariari idazki bat aurkeztuta, hamar eguneko epean, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik hasita, hain zuzen ere Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluak ezartzen duen bezala. Bestalde, eskubidea baliogabetzeko prozedurari hasiera emateko ebazpenetan interesa duten pertsonei hamabost eguneko entzunaldi-epea ematen zaie, jakinarazpen hau egiten denetik zenbatzen hasita. Epe horretan alegazioak egin edo egoki iritzitako dokumentazioa aurkez dezakete.
Ebazpenen aurka jotzeko, aipatutako ebazpenen kopiak eskura daitezke dagokion doako laguntza juridikoaren egoitzan.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 3a.
Justizia zuzendaria,
EUGENIO ARTECHE PALOMAR.