177. zk., 2022ko irailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4021
IRAGARKIA, Osasunaren Arabako lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako prozedura batzuen ebazpenak jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriei dagokionez.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ebatzi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloko arau-hauste batzuengatik.
Interesdun batzuei ezin izan zaie ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza, eta horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/AIZen zerrenda eranskinean dago.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakieke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa aipatutako sailburuordearen aurrean egin daiteke, baina baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango dute Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz – aurretik hitzordua).
Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa epe honetan egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean –ezetsi egiten bada, behintzat.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta).
Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek, epeen zenbaketari dagokionez, «dies a quo» eran izango ditu ondorioak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 26a.
Osasunaren Arabako lurralde-ordezkaria,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.