177. zk., 2022ko irailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4020
IRAGARKIA, zeinaren bidez 48-MT-O-2022-08 espedienteari dagokienez kontagailu elektrikoaren egiaztapen-ziurtagiria jakinarazten den.
Gaia: kontagailu elektrikoaren egiaztapen-ziurtagiria, ZIV marka, 5CTME modeloa eta 038230360 zenbakia.
Aipatutako ziurtagiria zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Bizkaiko Industria eta Energia Administrazioko koordinatzailearen 2022ko uztailaren 14ko idazki baten bidez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea, 23.3 solairua. Bilbao.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2022ko abuztuaren 30a.
Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.