177. zk., 2022ko irailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4019
IRAGARKIA, zeinen bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren zehapen-prozedurako ebazpena, 2022-06-30ekoa, 48-SE-A-2022-13 zehapen-espedientean emandakoa.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Legezko ohartarazpenak: ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.
Aipatutako ebazpena eskuragarri dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbao).
Urratu den araua: Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 31.k) artikulua.
Eranskinean aipatutako inputatua jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2022ko abuztuaren 2a.
Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.