177. zk., 2022ko irailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4018
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 221/2022-V prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
221/2022-V prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko otsailaren 23ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek errekurtsogilea kanpoan utzi zuen 2019ko abenduaren 20ko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren Ebazpenez (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4.zk.) deitutako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozeduratik, honek, jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa ezetsi baitzuen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2022ko abuztuaren 23a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.