177. zk., 2022ko irailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4013
AGINDUA, 2022ko irailaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Ekonomia eta Ogasun Sailean behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea gauzatzen da, eta, horrenbestez, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Joseba Andoni Alcalde Amutxategi jauna kentzea Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantza Araudiari buruzko aholkulariaren kargutik (kodea 5278; dotazioa 1), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2022ko irailaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 1a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.