Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2022ko irailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4010

IRAGARKIA, G 2281 2022 S zehapen-prozeduran espedientearen instruktoreak eman duen ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, NAN: 35769477S zenbakia duen pertsonari, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2022ko ekainaren 14an, ebazpen-proposamena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du jakinarazpen honen biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioak aurkezteko, halaber, Osasunaren Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza honetan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia/San Sebastian), gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia/San Sebastian, 2022ko abuztuaren 24a.

Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala