176. zk., 2022ko irailaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4007
IRAGARKIA, 2022ko abuztuaren 23koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik hasitako zehapen-prozedura batean emandako ebazpena.
Eranskinean jasotako ebazpena zuzenean jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:
Interesduna Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan ager daiteke (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta hamabost egun balioduneko epea izango du, gora jotzeko errekurtsoa denean hilabeteko epea, agertzen denetik, edo, agertzen ez bada BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik, egoki iruditzen zaizkion alegazioak, agiriak edo informazioak aurkezteko, frogaldi bat zabaltzeko eskatzeko eta egoki iruditzen zaizkion froga-bitartekoak proposatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 23a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.