Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2022ko irailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
4006

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 228/2022 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

228/2022 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022-05-12ko Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, partzialki baiesten da 2022-2023 ikasturterako baremazio-prozesuan Nafarroako Hezkuntza Departamentuan irakasle gisa egindako zerbitzuak baloratzeari dagokionez demandatzaileak jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretan interesduntzat hartzen direnak, eranskinean adierazitakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala