176. zk., 2022ko irailaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4004
EBAZPENA, 2022ko irailaren 1ekoa, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen dekretu-proiektua.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren, Hezkuntzako sailburuaren, Osasuneko sailburuaren, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez, aldez aurreko onarpena eman zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen dekretu-proiektuari.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Azaldutakoagatik, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren 14. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea. Izapidetze-fasean dagoen moduan jarriko da jendaurrean, hogei egun balioduneko epean. Epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita zenbatuko da.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, lege-aurreproiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa baita euskal araudiaren atarian (Legegunea) ere (https://www.legegunea.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 1a.
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria,
JOSÉ RICARDO LOZANO SANTOS.