172. zk., 2022ko irailaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3934
IRAGARKIA, Osasunaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak hasitako zehapen-prozedura batzuen ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan.
Instruktoreak ebazpen-proposamenak egin ditu zehapen-espediente batzuetan, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan ustez izandako arau-hauste batzuengatik.
Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi dagozkien espedientearen ebazpen-proposamenak. Horregatik argitaratzen da iragarki hau bakoitzari jakinarazteko. Interesdun horien NAN/AIZ/IFZ zerrenda eranskinean dago.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, eta Osasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea, 39 A, 5. solairua– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2022ko abuztuaren 16a.
Osasunaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTINEZ.