172. zk., 2022ko irailaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3931
IRAGARKIA, 2022ko abuztuaren 12koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zehapen-prozeduraren zehapen-ebazpen bat jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Etxebizitzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ager daiteke (Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011 Bilbao), ebazpenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango du gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2022ko abuztuaren 12a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.