Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2022ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3928

IRAGARKIA, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian bideratutako 126/2022 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

126/2022 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren 2021eko uztailaren 2ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretan interesduntzat hartzen direnak, eranskinean adierazitakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.

ERANSKINA

Eskaria baiesteak zerrenda hauetako hautagaiei eragin diezaieke:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala