Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2022ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3924

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko uztailaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Kultura-Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2022-2023 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Mota horretako hutsak antzeman dira agindu honetan: Agindua, 2022ko uztailaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Kultura-Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2022-2023 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egiten duena. Agindu hori 2022ko irailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (168. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/3820 (18/7) orrialdean, 9.5 artikuluan,

hau dio:

«5.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non eskuragarri dauden izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak. Fitxa horren bidez, eskabide-formulariora sartu ahal izango da, helbide honetan:

https://www.develop.euskadi.eus/web01-sedeform/eu/x43kToolkitWar/form/fdp?procedureId=W85B_OIB_2022&tipoPresentacion=19&language=eu»

baina hau esan behar du:

«5.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non eskuragarri dauden izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak. Fitxa horren bidez, eskabide-formulariora sartu ahal izango da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1113202»


Azterketa dokumentala