Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2022ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3920

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko uztailaren 21ekoa, enplegu-nitxo berrien eremuan lanbide-konpetentziei buruzko prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen 2022. urterako deialdia argitaratzeko dena, lehentasunez langabezian dauden langileei zuzendua, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 21eko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, enplegu-nitxo berrien eremuan lanbide-konpetentziei buruzko prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen 2022. urterako deialdia argitara ematen baita; lehentasunez langabezian dauden langileei zuzendua dago, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan). Ebazpena 2022ko abuztuaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 165. zenbakian. Eta honela zuzendu dira hutsok:

– 2022/3738 (67/33) orrialdetik 2022/3738 (67/63) orrialdera, «Espezialitate Programagarriak eta Modulu Ekonomikoak» izeneko I. eranskinean zenbait huts atzeman dira «Lanbide-Arloa» zutabean, eta honen bidez zuzentzen dira. Ulergarriagoa izateko, I. eranskin osoa ordezkatu da, ebazpen honi erantsitakoa jarrita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 31.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala