170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3901
IRAGARKIA, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2022ko maiatzaren 11ko Ebazpena jakinarazten duena, zeinaren bidez dirulaguntza eskaerak onartzen diren, onuradunak direlako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 26ko Aginduaren I. eranskineko oinarrietan azaldutakoaren arabera. Agindu horren bidez, aldi baterako laguntzen deialdia egiten da EAEko esnetarako behien, ardien ahuntzen, haragitarako eta errutetarako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien abeltzaintza ustiategietarako, COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako ebazpena eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 18a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.