Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3895

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 27koa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta iragartzen baita Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko maiatzaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzen ematea. Agindu horren bidez ezartzen dira paisaiaren 2022ko ekitaldirako ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta iragartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako dirulaguntzak emateko deialdia.

2022ko maiatzaren 23an argitaratu zen EHAAn Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko maiatzaren 2ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrietako kontzejuei paisaiaren ekintza-planak egiteko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena.

Eskabideak aurkezteko epea EHAAn argitaratu eta hilabetera amaitu zen, hau da, ekainaren 23an, dirulaguntzak ematea arautzen duen aipatutako Aginduaren 7.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Horrela izanik, eskabide hauek sartu dira:

(Ikus .PDF)

Dirulaguntza hauek arautzen dituen 2022ko maiatzaren 2ko Aginduaren 9.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, 2022ko uztailaren 4an, jasotzen ziren eskabideak aztertu eta egiaztatzeko balorazio-epaimahaia eratu zen, kontuan hartuta 9.3 artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa. 2022ko uztailaren 21ean, balorazio-epaimahaiaren eraketa eta osaera adierazten dituen akta udal eskatzaile guztiei jakinarazi zitzaien, abstentzio-eskubidea eta errekusatze-eskubidea bermatzeko, dirulaguntza hauek arautzen dituen Aginduaren 9.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Aipatutako aginduaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 300.000 euro bideratuko dira dirulaguntzak emateko. Bestalde, 15. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela paisaiarako ekintza-planak idazteko ordainsarien % 90, plan bakoitzerako 30.000 euroko gehieneko muga jarrita, aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ez BEZa ez bestelako zergak ezin izango direla diruz lagundu.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, agindu arautzailearen 9.3 artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordeari aurkeztu zion esleipenerako proposamena, non adierazten duen zein den diruz laguntzeko diren eskabideen lehentasuna, kontuan hartuta puntuazioa, barnean hartuta zein udal edo kontzeju den onuraduna, zein den diruz lagun daitekeen proiektua eta zenbatean laguntzea proposatu den. Halaber, proposamen horretan jasoko dira ukatzeko diren eskabideen zerrenda eta ukatzeko arrazoiak.

Azkenean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko maiatzaren 2ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat (agindu horren bidez ezartzen dira paisaiaren 2022ko ekitaldirako ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta iragartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako dirulaguntzak emateko deialdia), eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak proposatutakoa ikusita, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Paisaiarako ekintza-planak idazteko dirulaguntzak ematea ondoren zerrendatutako udalei eta kontzejuei, adierazitako zenbatekoan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Paisaiarako ekintza-planak egiteko dirulaguntzak ukatzea ondoren zerrendatutako udalei, eta kasuan kasu ukatzeko arrazoiak:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztientzako jakinarazpen-balioa izan dezan.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan jarri dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 27a.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.


Azterketa dokumentala