Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3890

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 11koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Sozietate Zibilen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Sozietate Zibilen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektua prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, 2022ko ekainaren 14an, agindu bat eman zuen, aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera emateko. Era berean, 2022ko abuztuaren 3an, agindu bat eman zen, dekretu-proiektuaren testua aurrez onartzeko, haren artikuluak idatzi ondoren.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera (prozedura honetan aplikagarria, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera) herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira, eta gauza bera egingo da xedapenen izaerak hala eskatzen duenean.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Sozietate Zibilen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren 2022ko ekainaren 14ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz (aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera ematen diona), Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluari dagokionez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Sozietate Zibilen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei (20) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko aukera egon dadin, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, lehenengo solairua, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, edo, bestela, aurrez aurre, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, lehenengo solairua, Vitoria-Gasteiz), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuren batean, eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 11.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.


Azterketa dokumentala