Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3885

1429/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko Zuzendaria lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen den.

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko Zuzendaria lanpostua hutsik dago. Horrenbestez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan, eta Zuzendaritza Nagusi honen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bidez, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko Zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak edo lan-kontratudunak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz haren erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen beste edozein langile. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Medikuntzako eta Kirurgiako lizentzia edukitzea.

2.– Administrazio- eta kudeaketa-lanetan eskarmentua edukitzea.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskaerak.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honakoa zehaztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu. Izangaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkeztu ahalko dute.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu beharko aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman behar du eskaeran.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala